2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Birpartzelazio proiektua Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako (eguneratze-dokumentua). Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 4ko 344/2025 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako birpartzelazio proiektua (eguneratze-dokumentua), Alejandro Rodríguez Valinek aurkeztua, banaketa area horren konpentsazio batzordearen izenean; hori guztia, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Los Arcosen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2510702