166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, 2. poligonoko 1214.etik 1219.era bitarteko lurzatien xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 20an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. poligonoko 1214.etik 1219.era bitarteko lurzatien xehetasun-azterketaren aldaketa. Xehetasun-azterketa hori Paula Amuchastegui Moreno arkitektoak idatzi zuen eta 2022ko uztailean onetsi zen behin betiko.

Alejandro Sobejano Moreno eta Beatriz Álvarez Zozayak sustatu dute aldaketa, lerrokadura berri bat zehazteko lurzatiaren barneko eraikinerako, zehazki, beheko solairuaren gehieneko lerrokadura handitzeko Tuterako Merindadearen kaletik hurbilen den aldean. Izan ere, orain kale horretatik 4,00 metrora finkatua dago, eta lurzatiaren mugaraino eramatea da asmoa. Zabaldutako eremua eraikigarria izatera pasatuko da, baina baldintza zehatz batzuekin bakarrik: eraikinaren aurrealdeak 7,00 m izanen du gehienez, eta 3,30 m-ko garaiera gehienez.

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean, jarraituz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2510732