2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Babes ofizialeko etxebizitzetarako (BOE) bizitegi-erabilera kolektiboko udal lurzatia, UI-13 exekuzio-unitatearen esparruan. Enkante publikoa
Abuztuaren 4ko Alkatetzaren 264/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi egin da baldintza-agiria, arautzen duena babes ofizialeko etxebizitzetarako (BOE) bizitegi-erabilera kolektiboko udal lurzatiaren salmenta publikoa. Lurzatia Beriaingo UI-13 exekuzio-unitatearen esparruan dago, laurehun eta hogeita hamalau metro koadro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadro da azalera. Beriaingo Idiazelaia kalean dago eta katastroko identifikazioa da 5. poligonoko 1207. lurzatia, 1. azpiunitatea, 3. hiri unitatea.
Proposamenak aurkeztuko dira Beriaingo Udalaren erregistroan (Udaletxe plaza z.g., Beriain), 10:00etatik 14:00ak arte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun baliodunen barnean.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.
Beriainen, 2025eko abuztuaren 4an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2510515