1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
73/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "Tafalla" TA, "La Pedrera" EA eta "Caparrosoko poligonoa" MBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiektuan, Tafalla, Erriberri, Murillo el Cuende, Pitillas eta Caparrosoko udal mugarteetan.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 16ko 100/2025 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratu zen "Tafalla" TA, "La Pedrera" EA eta "Caparrosoko poligonoa" MBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiekturako, Tafalla, Erriberri, Murillo el Cuende, Pitillas eta Caparrosoko udal mugarteetan.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tafalla, Erriberri, Pitillas, Murillo El Cuende eta Caparrosoko alkateei edo haiek eskuordetutako zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, behin betiko okupaziokoak egiteko, Tafallako, Erriberriko, Pitillaseko, Murillo El Cuende eta Caparrosoko udaletxeetan, 2025eko irailaren 23an eta 24an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tafallako, Erriberriko, Pitillaseko, Murillo El Cuendeko eta Caparrosoko udalen iragarki-tauletan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 26an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2509247