1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
135/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Digitalizazioaren eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Tuterako "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoaren izen espezifikoa aldatzen duena eta egun duen gehieneko edukiera baimendua murrizten duena, haren irakaskuntza-eskaintza bereizi egin baita herri bereko "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politeknikoa sortzeko.
Ikusirik Hezkuntzako Teknologien eta Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostena, zeinaren bidez proposatzen baita, Tuterako "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoa bereiztearen eta "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berria sortzearen ondorioz, ikastetxearen izen espezifikoa eta baimendutako gehieneko edukiera aldatzea, bikoizketa horrekin bat etortzeko.
Aztertu dira Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek proposamenaren alde egindako txostenak.
Aztertu da Tuterako "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoaren eskola kontseiluak hartutako erabakia, ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa jasotzen duena, "ETI Central" izen berria hartzeko.
Kontuan hartu da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden bigarren hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritakoa.
Kontuan hartu da honakoetan xedatutakoa: 3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzkoa; 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren Antolamendua garatzen duena; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak araututako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak arautzen dituzten gainerako arauak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Tuterako "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoaren izen espezifikoa aldatzea, hemendik aurrera "ETI Central" izena hartzeko, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Ikastetxearen kodea: 31013173.
2. Aldatzea, data bereko ondorioekin, ikastetxe horretako hezkuntza eskaintza eta gehieneko edukiera baimendua, bereizketaren ondorioz sortu den Tuterako "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriarekin bat etortzeko.
3. Ikastetxearen erregistro-datu berriak ezartzea. Honakoak dira:
Ikastetxearen kodea: 31013173.
Ikastetxearen titularra: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, IFKa 3100007H.
Izen orokorra: Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratu Politeknikoa.
Berariazko izena: "ETI Central".
Helbidea: Tarazonako etorbidea 25.
Posta kodea: 31500.
Herria: Tutera. Udalerria: Tutera.
Irakaskuntzak eta baimenduriko gehieneko unitateen eta ikaspostuen kopurua:
–Lanbide heziketako irakaskuntzak, honako lanbide arlo, maila eta ziklo hauetakoak:
Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak lanbide arloa.
1.–D gradua, "Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
2.–D gradua, "Haur Hezkuntza" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
3.–D gradua, "Gizarteratzea" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloa.
4.–"Kirol Instalazioen Sarbide eta Kontserbazioko laguntzailea" Lanbide Heziketa Berezia.
- 1., 2., 3. eta 4. mailak unitate bakar batean bilduta.
- Gehieneko edukiera: 10 ikasle.
- Goizeko txanda.
5.–D gradua, "Kirol Instalazioen Sarbide eta Kontserbazioa" Oinarrizko Maila Espezifikoko heziketa zikloa.
- 1., 2., 3. eta 4. mailak unitate bakar batean bilduta.
- Gehieneko edukiera: 10 ikasle.
- Goizeko txanda.
6.–D gradua, "Natura Inguruneko eta Denbora Libreko Gidaria" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
7.–D gradua, "Egokitzapen Fisikoa" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
Osasuna lanbide arloa.
8.–D gradua, "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. mailarako (2. maila osoa kanpoko praktiketan).
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
9.–D gradua, "Osasun Larrialdiak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
10.–D gradua, "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloa, modalitate erdipresentzialean.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
11.–D gradua, "Aho-hortzetako Higienea" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
Fabrikazio Mekanikoa lanbide arloa.
12.–D gradua, "Metalezko Elementuen Fabrikazioa" Oinarrizko Mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailarako, Tuterako udal industrialdeko ETIn.
- Gehieneko edukiera: 14 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
13.–D gradua, "Mekanizatua" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
14.–D gradua, "Mekanizatua" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. mailarako (2025-2026 ikasturtea) eta 2. mailarako (2026-2027 ikasturtetik aurrera).
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
15.–D gradua, "Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
Garraioa eta Mantentze-lanak lanbide arloa.
16.–D gradua, "Ibilgailuen Mantentze-lanak" oinarrizko mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailarako, Tuterako udal industrialdeko ETIn.
- Gehieneko edukiera: 14 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arloa.
17.–D gradua, Elektromekanikako Mantentze-lanak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
18.–D gradua, Elektromekanikako Mantentze-lanak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
19.–D gradua, "Mekatronika Industriala" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
20.–E gradua, "Fabrikazio adimenduna" espezializazio ikastaroa, goi mailako heziketa ziklorako.
- Unitate bat.
- Gehieneko edukiera: 15 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
Energia eta Ura lanbide arloa.
21.–D gradua, "Energia Berriztagarriak" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Arratsaldeko txanda.
Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloa.
22.–D gradua, "Elektrizitatea eta Elektronika" oinarrizko maila espezifikoko heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 14 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
23.–D gradua, "Telekomunikazio Instalazioak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
24.–D gradua, "Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak" erdi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
25.–D gradua, "Automatizazioa eta Robotika Industriala" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
26.–D gradua, "Telekomunikazio eta Informatika Sistemak" goi mailako heziketa zikloa.
- 2 unitate, 1. eta 2. mailetarako.
- Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
- Goizeko txanda.
27.–D gradua, "Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak" goi mailako heziketa zikloa.
- Unitate bat.
- On line modalitatea.
- Gehieneko edukiera: 35 ikasle moduluko.
- Arratsaldeko txanda.
28.–E gradua, "Internetera konektatutako Sistemen (IoT) Instalazio eta Mantentze-lanak" espezializazio ikastaroa, erdi mailako heziketa ziklorako.
- Unitate bat.
- Gehieneko edukiera: 15 ikasle mailako.
- Arratsaldeko txanda.
4. Adieraztea aurreko atalean aipatutako irakaskuntzetan 2025-2026 ikasturterako matrikulatutako ikasleek "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoari, orain "ETI Zentrala" izena duenari, atxikita jarraituko dutela.
5. Adieraztea ezen "ETI San Juan" IBParen heziketa eskaintzaren zati bat, aldi baterako, "ETI Central" IBParen ikasgeletan kokatuko dela, Tarazonako etorbideko 25ean; zehazki, honako hauek: "Merkataritza Zerbitzu Orokorretako Laguntzailea" LH Bereziko irakaskuntzak, goizeko ordutegian; "Merkataritza Jarduerak" erdi mailako 1. eta 2. mailakoak, arratsaldeko ordutegian; "Bulegoko Informatika" oinarrizko mailako 1. eta 2. mailakoak, goizeko ordutegian; eta "Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak" erdi mailako 1. eta 2. mailetakoak, goizeko ordutegian. Aldi baterako kokapen horrek iraupen aldakorra izanen du, San Juan plazako eraikineko instalazioetan egiten ari diren obrak nola doazen.
6. Gogoratzea "ETI Central" Ikastetxe Bateratu Politeknikoak garraio-ibilbidea partekatuko duela "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriarekin. Hori dela eta, bi ikastetxeek garraio-zerbitzu partekatuarekin bateragarriak izanen diren eskola-egutegia eta -ordutegiak izan beharko dituzte.
7. Ikastetxearen erregistro-datu berriak igortzea Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioko Ikastetxeen Erregistro Orokorrera eta Lanbide Heziketako Ikastetxeen Erregistro Espezifikora.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Tuterako Udalari eta ikastetxeko Eskola Kontseiluari.
9. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela administrazio publikoak ez diren interesdunek, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, aldiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
10. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira; Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira; Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Langileriaren Araubide Juridikoaren Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera; eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 26an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2510197