2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
8. poligonoko 41 A lurzatia okupatzea, 778ko Orreagako gudua gogoratzeko monumentu bat eraikitzeko proiekturako. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2025eko uztailaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, eta agertutako bost udalkideak ados zeudela, hasiera batez onetsi zuen okupatzeko espediente bat, eragiten diona Luzaideko katastroko 8. poligonoko 41 A herri-lurzatiaren parte bati, Ibañetako alderdian. Okupatu beharra dator 778ko Orreagako gudua gogoratzeko monumentu bat eraikitzeko proiektutik (Orreaga fundazioak sustatu du). Halaber, hasiera batez onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Agiri horiek guztiak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin.
Luzaiden, 2025eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2510531