2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko euskararen erabilera laguntzeko Zizur Nagusiko merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, bai eta Zizur Nagusiko kirol kluben webguneetan ere. Laburpen
DDBN (identifikazioa): 849832.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/849832).
2025eko abuztuaren 1eko 1431/2025 Alkatetza Ebazpenaren bidez onartua.
Lehena.–Onuradunak.
Pertsonek, elkarteek edo kirol-klubek eska dezakete; helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zizur Nagusian dutenak eta deialdi honetako 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen helburua da udalerriko merkataritza-establezimenduetan eta kirol-klubetan euskararen erabilera sustatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Zizur Nagusiko merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, baita Zizur Nagusiko kirol kluben webguneetan ere euskararen erabilera laguntzeko dirulaguntzen deialdia
Laugarrena.–Zenbatekoa.
1.200,00 euro.
Bosgarrena.–Aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 30ean bukatuko da.
Zizur Nagusian, 2025eko abuztuaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Iñaki Ayerra Iturain.
Iragarkiaren kodea: L2510500