166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea eta 6.1 oinarriko akatsa zuzentzea

128/2025 Ebazpena, uztailaren 30ekoa, Ezkabarteko Udaleko alkateak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 19ko 120/2025 Ebazpeneko 5.1 oinarrian xedatutako kalifikazio-epaimahairen osaera eta zuzentzen baita 6.1 oinarria. Ebazpen horren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko.

Alkatearen ekainaren 19ko 120/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko. Ebazpenean Joaquín Lizarraga Sanz izendatu zen hautapen-prozesuko kalifikazio-epaimahaiko idazkari aritzeko (une hartan Ezkabarteko Udaleko idazkaria zen).

Ikusi da, dena den, Joaquín Lizarraga Sanzek utzi egin diola Ezkabarteko Udalean lan egiteari. Hortaz, ordezkatu egin behar da, eta, horretarako, beharrezkoa da aldatzea kalifikazio-epaimahaiko kideetako baten izendapena (deialdiko 5.1 oinarrian dago araututa).

Orobat, 6.1 oinarrian akatsa atzeman da hautapen-prozesuari hasiera emateko hilabeteari dagokionez, eta, beraz, zuzendu egin behar da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Horiek horrela, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan aitortuta dauzkadan eskumenak baliatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Alkatearen ekainaren 19ko 120/2025 Ebazpeneko 5.1 oinarrian ezarritako kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko.

2. Kalifikazio-epaimahaiko idazkari izendatzea Iñigo Aliaga Moreno, Ezkabarteko Udaleko idazkaria. Joaquín Lizarraga Sanzen ordez arituko da.

3. Alkatearen ekainaren 19ko 120/2025 Ebazpeneko 6.1 deialdia zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"Hautaketa-prozesuak bi fase izanen ditu, ordena honetan: oposizioaldia eta lehiaketaldia. Aurreikusten da 2025eko maiatzean hastea, baldin eta bi hilabete igaro badira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik".

Honela behar du:

"Hautaketa-prozesuak bi fase izanen ditu, ordena honetan: oposizioaldia eta lehiaketaldia. Aurreikusten da 2025eko urrian hastea, baldin eta bi hilabete igaro badira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik".

4. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ezkabarteko Udalaren web-orriko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, interesdunei ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Ezkabarten, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2510462