166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 902., 958. eta 992. lurzatien itzulketa. Jendaurreko informazioa

Cintruenigoko Udalak, 2025eko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

"Lehenbizikoa.–Abiaraztea 3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 902., 958. eta 992. katastro-lurzatien lurrak Cintruenigoko Udalaren ondarera itzultzeko prozedura, herri-lur izan daitezen.

Bigarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, aldez aurretik iragarkia jarrita toki-erakunde honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko da.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Eólica Montes del Cierzo SLri, eta hamabost eguneko entzunaldia ematea, egokiak iruditzen zaizkion alegazio guztiak egin ahal ditzan.

Bosgarrena.–Jasota uztea lurrak desjabetu zirela berrindartze proiektua gauzatzeko, besteak beste, Cintruenigoko 3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 902., 958. eta 992. katastro-lurzatietakoak, eta Eólica Montes de Cierzo SLU izan zela desjabetzearen onuraduna".

Cintruenigon, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2510698