2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARI
Izendapen-proposamena eta dokumentazioaren eskaera, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu (bata lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta bestea lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan) oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko prozesuan
Amparo Viñuales Galé Erronkariko Udaleko alkate udalburuak ondorengo ebazpen hau eman zuen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1. g) artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. artikuluak ematen dioten eskumenaren indarrez.
39/2025 Ebazpena, 2025eko uztailaren 30ekoa.
Bete da deialdiaren 8. eta 9. oinarrietan ezarritako izapidea. Izan ere, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratu zen kalifikazio-epaimahaiaren akta, 2025eko ekainaren 23ko oposizio-lehiaketako proben emaitzekin, eta iragan da izangaiek alegazioak aurkezteko ezarritako hiru egun naturaleko epea, alegaziorik jaso gabe. Bada, egiaztatuta izangaiek deialdiaren 4.2 oinarrian eskatutako titulazioa eta gainerako dokumentuak aurkeztu dituztela, espediente osoa Alkatetzari igorriko zaio, izendapen-proposamenarekin batera (hau da, puntuaziorik handiena izateagatik deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena), eta agintzen da proposamen hori Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko (8. eta 9. oinarriak, "Epaimahaiaren proposamena" eta "Izendapena").
1.–Izendapen-proposamena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu betetzeko, bata lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta bestea lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan.
Kalifikazio-epaimahaiak honako izangai hauek izendatzeko proposamena egin du, puntuaziorik handienak izateagatik deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen direlako eta lanpostuaren baldintzak betetzen dituztelako: Asier Diaz de Zerio Lazkano izangaia, zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan bete dezan, eta Ioseba Petroch Urzainqui izangaia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren beste lanpostua, lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean bete dezan. Hori guztia, deialdiaren 8. eta 9. oinarrietan ezarritakoa bete beharrez (deialdia, betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako beste lanpostu bat, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan).
Deialdiaren 4.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa jaso delarik, bi lanpostu horien jabetza hartzeko eguna ezarri da: 2025eko abuztuaren 1ean izanen da, Erronkariko Udalaren egoitzan.
EBATZI DUT:
1. Asier Diaz de Zerio Lazkano izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan, puntuaziorik handiena izateagatik deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen delako eta lanpostuaren baldintzak betetzen dituelako.
2. Ioseba Petroch Urzainqui izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, puntuaziorik handiena izateagatik deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen delako eta lanpostuaren baldintzak betetzen dituelako.
Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan.
Interesdunei eta lan-aholkularitzari igortzea, eta ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.
Erronkariko Udaleko lanpostu huts horietaz jabetzeko eguna 2025eko abuztuaren 1a izanen da.
Erronkarin, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2510278