2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa Lizasoaingo 1. exekuzio-unitatean, hasierako onespena. Akats zuzenketa
2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, argitaratu zen Lizasoaingo 1. exekuzio-unitatean aldaketa egiteko hasierako onespenaren iragarkia. Iragarki horretan akats hau dagoela antzeman da:
Honela dioen tokian:
Oltza Zendeako Udalak, 2024ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuetan. Aldaketak Lizasoaingo 1. exekuzio-unitateari eragiten dio, eta Antonia Luis Gil-Delgado Andrada Vanderwildek sustatu du.
Honela behar du:
Oltza Zendeako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuetan. Aldaketak Lizasoaingo 1. exekuzio-unitateari eragiten dio, eta Antonia Luis Gil-Delgado Andrada Vanderwildek sustatu du.
Oltza zendean, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2510417