166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 468., 469., 470., 471., 472., 473., 474. eta 475. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2025eko uztailaren 29an eman 336. Ebazpenaren bidez (230427N espedientea), hasiera batez onetsi zen 5. poligonoko 468., 469., 470., 471., 472., 473., 474. eta 475. lurzatien xehetasun-azterketa, Perguita industrialdean, Hahn Iberia Plástico Reciclado SLUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Los Arcosen, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2510703