2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Xehetasun-azterketa, Goldarazko 10. poligonoko 289 lurzatirako. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako ezohiko batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Goldarazko 10. poligonoko 288. lurzatirako xehetasun-azterketa. Azterketaren helburua da lurzatiaren gehienezko lerrokadurak aldatzea eta ekialdean dagoen lerrokadura mugatik 3 metrora jartzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Basaburuan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2510471