2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Urbanizazio-proiektua, 15 APR-06 sektorearen eremuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 11ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea 15 APR-06 sektorearen eremuko urbanizazio-proiektua, NASUVINSAk sustatutakoa.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2510760