126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

164E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Zainketa Aringarrien Estrategia ezartzen duena.

60/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak emana, lehortearen ondorioz NPEaren kudeaketa, jarraipen eta kontrolerako salbuespen neurriak hartzeari buruzkoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

97/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, otsailaren 22ko 40/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

1002/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC066-067-068 FlexORCstorage".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, hautaketa epaimahaiak emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduraren barnean, kidego hauetara sartzekoan: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen barrenean lanpostuak eta zentroa aukeratzeko ekitaldiaren emaitzen aurka: deialdia, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi hori osasuneko kontseilariak irailaren 10ean emandako 195E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "(E) Euskarazko hedabideen berrikuntzarako eta digitalizaziorako proiektuei emandako laguntzak / (E) Ayudas a proyectos de innovación y digitalización de medios de comunicación en euskera". DDBN identifikazioa: 697414.

69E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onesten baita, tresna digitalak ezar ditzaten osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan, Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 699179.

18E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, aisialdiko hezkuntza proiektu onenari "NGJE" III. saria emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 622283.

167/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioei laguntzak emateko 2023. urteko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 695748.

3347E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onesten baitira, 2023an, profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 699684.

380/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, albaitaritzako lizentzia edo gradua dutenentzako graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Animalien Osasunaren Atalean aritzeko. DDBN identifikazioa: 696732.

1.7. BESTELAKOAK

9E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egiteko, hark instruitu eta tramitatu ditzan Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak, eta horien gaineko ebazpen proposamena egin dezan.

30/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Metautengo balorazio txostena onesten duena.

141/2023 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 82/2022 Ebazpenaren bidez hasitako prozedura, xede zuena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzea Félix Sembroiz Sembroiz jaunaren abintestato jaraunsle (GP 2020179).

104/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Gesalazko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

159/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Burlatako "Amor de Dios" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itundu pribatuak duen baimena, titulartasun aldaketa izan baita.

222/2023 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Zubiarte euskaltegi publikoaren 2023-2024 ikasturteko eskola egutegia prestatzeko, helduentzako euskararen irakaskuntza ez-arautuei dagokienez.

159E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio plater prestatuak egiten eta kontserbak etiketatzen dituen instalazio bati. Instalazioa Martzillako udal-mugartean dago, eta haren titularra Virú Ibérica SL da.

168E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezko bat dela Esteribarko udal-mugartean farmazia espezialitateak fabrikatzen dituen instalazio bateko aldaketa-proiektua, eraldatze zentro berri bat eta ekipo elektrogeno bat bulego-eraikinean erabiltzen ez den sotoan jartzekoa, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 16/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Laboratorios Cinfa SA da.

177E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Tuterako udal mugartean osagai elektronikoak fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazio horren titularra Piher Sensors and Controls SA da.

178E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Murillo el Frutoko udal-mugartean txerriak gizentzeko dagoen ustiategi baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Isidoro García Gil da.

180E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela NFU's hondakinen balorizazio eta birtziklajerako instalazioa aldatzeko proiektua, bertan mikronizatze lerro gehigarri bat paratzeko eta ekoizpen ahalmena handitzeko. Instalazioa Murillo el Frutoko udal-mugartean dago eta haren titularra Indugarbi NFU's SL da.

181E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela zurezko produktuak egin eta tratatzeko eta zurezko trabes erabiliak berreskuratzeko instalazio bat aldatzeko proiektua, aireko gasolio-biltegi bat, 5.000 litrokoa, eta eguzki plakak jartzeko. Instalazioa Castejongo udal-mugartean dago eta haren titularra Impregna SA da.

188E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Antsoaingo udal mugartean dagoen kromatze gogorrerako instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Cromado Industrial Sarrasin SL da.

191E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Ameskoabarrengo udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen hegazti-instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Granja Txaparduia SL da.

89/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ebaluazio Dokumentalerako Batzordeak proposatutako ebaluazio-erabakiak toki erakundeen serie espezifikoen eta Nafarroako administrazio publiko guztietarako komunak diren beste batzuen gainean.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat bat egiteko espedientea, Industria Navarra de Mecanizados Pesados SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Joaquín Gil Arrondok sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CÁRCAR

Deialdia, oposizio bidez hautatzeko liburuzain / kultur koordinatzailearen lanpostua aldi baterako kontratuaz betetzeko izangaia

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 811. lurzatian (SA Belanbutzu 1 sektoreko A-1 unitatea). Hasierako onespena

ARANTZA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UB5 unitatean (5. poligonoko 741. lurzatia). Hasierako onespena

BAZTAN

Zigako 5. poligonoko 388. eta 385. partzeletan plan berezi independentea. Hasierako onespena

Hitzarmenak hainbat erakunderekin

"Baztango garbigunea Iruritan" proiektua. Onespena eta erabilera publikoaren deklarazioa

Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oiz, Saldias, Urroz eta Zubietako udalerrien arteko administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena

Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 205. lurzatian. Hasierako onespena

BERRIOZAR

Deialdia, Kultura, Kirol, Gizarte-ongizate eta Berdintasun arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntak emateko (2023-2024 ikasturtea). Laburpena

BURLATA

Aldaketa, kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol jardueretan inskribatu eta parte hartzeko tarifetan (2. araua). Hasierako onespena

ZIZUR

Finken normalizazio proiektua, Undioko 7. poligonoko 39., 40. eta 73. lurzatietan. Behin betiko onespena

ESLABA

"Joluga" parke eolikoak ukitutako herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, 2023an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2023an. Laburpena

MÉLIDA

Birpartzelazio proiektua, UE-1.1 exekuzio unitatearena. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3. eremuko UE 3.4 exekuzio unitatearen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

IRUÑA

Arantzadi parkera sartzeko arau erregulatzaileak

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 648. lurzatian. Behin betiko onespena

GARES

Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

Deialdia, 2023an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, 2023an jarduera arruntak antolatzeko. Laburpena

TUTERA

Deialdia, Tuteran 2023an kirol arloko emanaldiak, ikuskizunak eta ekitaldiak (ekitaldi puntualak) antolatzeko dirulaguntzena. Laburpena

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Eguesko 12. poligonoko 485. lurzatian (I.11 irlaren zati bat). Hasierako onespena

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

"Muniain Gesalatzen ura erregulatzeko biltegi berria eta konexioak egitea" proiektua. Behin betiko onespena