2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oiz, Saldias, Urroz eta Zubietako udalerrien arteko administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena
Baztango Udalak 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, premiazko 2. puntuan erabaki zuen:
1. Berako Udalaren kargu uztea "Tokiko merkataritzatik komunitatea egiten" izeneko proiektua lizitatzeko, kontratatzeko eta gauzatzeko jarduerak (prestatzeko ordainsari teknikoak barne), eta, horretarako, laguntzen deialdiekin lotutako administrazio-izapide guztiak egitea, bai eta proiektua garatzearen eta gauzatzearen ondoriozko lanak, hornidurak eta obrak kontratatzea ere, mandatua ematen duten erakundeen izenean eta ordezkaritzan.
2. Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oiz, Saldias, Urroz eta Zubietako udalerrien arteko administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena onestea.
3. Alkateari ahalmena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia izenpetzeko. Akordio hau eta bere ondorioz sortzen diren konpromiso ekonomikoak 2023ko aurrekontuetan kreditu nahikoa izatearen baldintzapean daude.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Erabaki hau interesdunei helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L2308861