126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ebaluazio Dokumentalerako Batzordeak proposatutako ebaluazio-erabakiak toki erakundeen serie espezifikoen eta Nafarroako administrazio publiko guztietarako komunak diren beste batzuen gainean.

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin egindako txostenean azaldutakoagatik, apirilaren 18an egindako bileran erabaki batzuk hartu ziren toki erakundeen dokumentu-serie espezifikoen eta administrazio publiko guztientzako komunak diren beste batzuen gainean (administrazio-errekurtsoak edo ondarea). Eranskinean jaso dira serie horiek.

Toki erakundeek Nafarroako Gobernuko Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen erabaki horiekin bat egiten ahalko dute; horretarako, Nafarroako toki erakundeen dokumentuak ebaluatu eta deuseztatzeko jarraibideak onesteko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 14an emandako 51/2016 Foru Aginduan ezarritako prozedura bete beharko dute.

Horrez gain, bilkura berean Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartutako 771.etik 806.era bitarteko erabakiak ebazpen bidez onesteko ere eskatu da.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki erakundeen dokumentu-serie espezifikoen eta administrazio publiko guztientzako komunak diren beste batzuen gaineko ebaluazio erabakiak, 771.etik 806.era bitartekoak.

2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kultura eta Kirol Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

771.etik 806.era bitarteko ebaluazio erabakiak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2306773