2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 811. lurzatian (SA Belanbutzu 1 sektoreko A-1 unitatea). Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 25ean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Taxoareko 3. poligonoko 811. lurzatirako (SA Belanbutzu 1 sektoreko A-1 unitatea). Felipe Fernández Beaumont da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mutiloan, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2308753