1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Joaquín Gil Arrondok sustaturik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakitera ematen da 2023ko uztailaren 19ra arte luzatu dela (egun hori barne) 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18koan, argitaratutako iragarkiaren bidez hasitako jendaurreko informazio aldia, eta espedientean bildutako dokumentazioa jendearen eskuragai dagoela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendaurreko orduetan (08:30etik 14:30era), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, hala badagokio, alegazioak aurkez ditzan.
Espediente mota | Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2022-000008 | Hasiera eguna | 2023ko maiatzaren 8a |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina, 9.3.b) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina, 6.6.b) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) 3. taldea |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Titularra | JOAQUIN GIL ARRONDO |
Zentroaren zenbakia | 3100609017 |
Tokia | 10. poligonoa, 90. lurzatia (lehen 1380 eta 1381) |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 619.107,000 eta Y: 4.645.208,000 |
Udalerria | ABLITAS |
Proiektua | Zerri-gizendegia (instalazioa handitzea, 2.456 buru izatetik 4.736 izatera) |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2023ko ekainaren 8an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2309006