2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, 2023an jarduera arruntak antolatzeko. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 700649.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/700649).
–Onuradunak: irabazi asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan uneko denboraldian.
Xedea: dirulaguntzak ematea, uneko denboraldian ekintza arruntak antolatzeko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.
Zenbatekoa: 57.500 euro:
1.–Errendimenduko kirol-jarduerak: 51.700 euro.
2.–Aisialdiko kirol jarduerak: 5.350 euro.
3.–Guraso-elkarteen kirol-jarduerak: 450 euro.
Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.
Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: "Kirol klubetarako dirulaguntzak 0.3410.4820006".
Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2023ko ekainaren 2an.–Kirol Alorreko zinegotzi ordezkaria, Ignacio Moros Bailón.
Iragarkiaren kodea: L2308788