126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 25. puntuan hasiera batez onetsi zuen Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Baztango Udalak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2308887