126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

"Baztango garbigunea Iruritan" proiektua. Onespena eta erabilera publikoaren deklarazioa

Baztango Udalak 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 26. puntuan erabaki zuen:

1.–"Baztango garbigunea Iruritan" proiektua onartzea, eta hasierako onarpena ematea kaltetutako ondasun eta eskubideen zerrendari.

Udal zerbitzu publikoa denez, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuen onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektu horietan jasotako ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

2.–Proiektua onartzeak berez dakartzan ondasunak eta eskubideak onura publikokoak direla eta okupatu egin behar direla aitortzea.

3.–Ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 15 egun balioduneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatziz aurkeztu ahal izanen dituzte. Horretarako, proiektua Baztango Udalaren bulegoetan egonen da (Elizondo, Nafarroa).

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Baztango Udaleko iragarki-oholean paratzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

5.–Erabaki hau kaltetuei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Baztanen, 2023ko maiatzaren 25ean.– Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERAGINDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRA(K)

KALTETUTAKOA

KATASTROA

Behin betiko
okupazioa

Poligonoa

Lursaila

Azalpena

BAZTAN (IRURITA)

IRU-01

Inmobiliaria Mendinueta SL

1.907,55

14

493

Lehorra-ez produktiboa

IRU-02

Inmobiliaria Mendinueta SL

182,03

14

534

Hiri-lurzorua

IRU-03

Severo Galarregui Gortari

Manuela Blanco Hidalgo

753,04

14

444

Lehorra-belaia

Iragarkiaren kodea: L2308847