2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 701742.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/701742).
Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira. Laguntza horiek 2023ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 1 33500 4800000. Xede horretarako, 1.300 euro izanen dira gehienez.
Garesen, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2308903