126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

104/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Gesalazko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2022ko irailaren 7an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 34. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen ukipenen ebaluaziorako prozedura hasteko eskaera aurkeztu zuen, instalazio elektriko honetarako:

Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

Espedientea: SAT11403 (Erref.: 2022-052 GES2A Obra 101070671).

Instalazioaren kokalekua: Gesalazko udal-mugartea.

Helburua: linearen trazadura aldatzea, araztegi baten instalazioa dela eta.

Ezaugarri teknikoak: 13,2 kV-eko erdi-tentsioko "Allotz-Jaitz" linearen aireko zatiaren trazadura aldatzeko proiektua, 13. eta 15. euskarrien artean. Jarduketa hauek eginen dira:

–Bi euskarri berri eraikiko dira: proiektuko 14. euskarria, C4500-16E sareta motakoa eta proiektuko 15. euskarria, C4500-20E motakoa. 314 metroko zati bat ere eraikiko da, 100-AL1/17-ST1A motako eroalea izanen duena.

–Orain dauden 14. eta 15. euskarriak, hormigoizkoak, kenduko dira, bai eta LA-110 eroaleko 273 metro ere.

Obra gauzatzeko aurrekontua: 14.306,52 euro.

Idatzi berean, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrien baimenerako izapideak abiaraztea eskatu zuen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118. artikuluan ezarritakoarekin.

2022ko irailaren 8an, bi eskaerak igorri zitzaizkien, hurrenez hurren, Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

2022ko azaroaren 4an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio elektriko horretarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere.

Betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egunez, proiektua eta instalazioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, 2023ko urtarrilaren 4ko Diario de Navarra egunkarian, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Halaber, iragarkia Gesalazko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Bat etorriz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoarekin, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2023/02/13

2.

Gesalazko Udala

2023/05/09

Kontsultari erantzunez, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak aldeko txostena egin zuen, eta zehaztu zuen sustatzaileak bete beharko dituela, foru titulartasuneko errepideei eragiten zaienez gero, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsitako AOP 2023/25 baimenean ezarritako baldintzak.

Gesalazko Udalak aldeko txostena eman du, eta adierazi du proposatutako jarduketa bateragarria dela indarrean den hirigintza-plangintzarekin.

Espedientean jasota dago Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 325E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen ukipenen gaineko aldeko txostena eman baitzen, neurri hauek, besteak beste, aplikatzeko baldintzarekin:

–Abifauna elektrokutatzeko arriskua minimizatzea (euskarri berrietan, gutxienez metro bateko tartea gorde beharko da euskarriaren gurutzetaren eta eroaleen artean, eta 1,5 metroko tartea eroaleen artean).

–Hegaztiak babesteko balizekin seinaleztatzea hiru eroaleak, linea osoan.

–Zerbitzuz kanpo geratzen diren azpiegiturak, euskarri zaharrak barne, kendu beharko dira.

Espedientean jasota dago, halaber, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 5eko 95E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen baita proiektua gauzatzeko; ebazpen horretan bildutako determinazioak kontuan hartu beharko dira.

Proiektuak ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratutako bera da. Horrez gain, espedientean jasota dago Gesalazko udal-mugarteko 3. poligonoko 171. lurzatiaren titularrarekin egin den akordioa.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabilita (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan abifauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Lurraldea eta Paisaia Antolatzeko Zerbitzura, Herri-lanen Zuzendaritza Nagusira eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Gesalazko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 17an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2307720