126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

159/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Burlatako "Amor de Dios" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itundu pribatuak duen baimena, titulartasun aldaketa izan baita.

Ikusirik "Hermanas del Amor de Dios" kongregazioak, Burlatako Larraintzar kaleko 2an dagoen "Amor de Dios" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuko titularrak, 2023ko martxoaren 10ean aurkeztutako eskabidea, zeinaren bidez eskatu baitzuen ikastetxeko baimena aldatzea, titulartasuna aldatu baita "Fundación Educativa Amor de Dios" izeneko fundazio pribatu kanonikoaren alde (kongregazioaren identifikazio fiskaleko kodea R3100141E da, eta ikastetxearen kodea 31001432).

Ikusirik notario agiriak eta eskatzaileak aurkeztu dituen beste ziurtagiri batzuk.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko g) letrak eta 18. eta 19. artikuluak ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Burlatako "Amor de Dios" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak (31001432 kodea) duen baimena aldatzea, titulartasun aldaketa dela eta. Gaur egun,"Hermanas del Amor de Dios" kongregazioa da ikastetxearen titularra, baina aurrerantzean "Fundación Educativa Amor de Dios" izanen da (behin-behineko identifikazio fiskaleko zk.: G44592293; helbidea, Delicias kalea 40, 28045-Madril).

2. Titulartasunari buruzko datuak aldatzea eta Nafarroako Gobernuaren Ikastetxeen Erregistroko inskripzioan dauden gainerako atalak bere horretan uztea, eta aldaketa horren berri ematea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ikastetxeen Erregistroari.

3. Adieraztea titular berriak ikastetxe horiei dagokienez indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak izaten jarraituko duela, batez ere Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion guztian.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2307650