2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESLABA
"Joluga" parke eolikoak ukitutako herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Eslabako Udalak, 2023ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea beherago zerrendatutako herri-lurzatien desafektazioa, Joluga Energy SLri lagatzeko 30 urtez (epe luzagarria da), "Joluga" parke eolikoa instalatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan xedatuari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu.
POLIGONOA | LURZATIA | KATASTROKO ERREFERENTZIA |
1 | 456 | 310000000002321850LL |
1 | 457 | 310000000002322010AA |
1 | 459 | 310000000002321851BB |
1 | 460 | 310000000002322011SS |
1 | 461 | 310000000002321530LL |
1 | 480 | 310000000002321535QQ |
1 | 481 | 310000000002321693ZZ |
1 | 518 | 310000000002322025MM |
1 | 519 | 310000000002321544UU |
1 | 520 | 310000000002321865II |
1 | 522 | 310000000002321545II |
2 | 694 | 310000000002322027WW |
2 | 695 | 310000000002321866OO |
2 | 697 | 310000000002322028EE |
1 | 2 | 8. fazeria |
Eslaban, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Ignacio Barber Zulet.
Iragarkiaren kodea: L2308766