2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Deialdia, 2023an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 701754.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/701754).
Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.
Ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan horretarako izendatzen den partidan adieraziko dira dirulaguntza hauei dagozkien zenbatekoak, edo, bestela, Euskara Zerbitzuaren urteko programazioan eta aurrekontuan (1 33500 4800000 partida) horretarako sartutako epigrafean adieraziko dira. Zenbatekoa, gehienez, 700 eurokoa izanen da.
Garesen, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2308905