2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Zuluetako 3. eremuko UE 3.4 exekuzio unitatearen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Zuluetako 3. eremuko UE 3.4 exekuzio unitatearen aldaketa xehakatua, Inversiones Polandrius SLUk sustatuta.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (9:00etatik 14:00etara), aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2023ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2308782