126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UB5 unitatean (5. poligonoko 741. lurzatia). Hasierako onespena

Arantzako Udaleko jarduneko alkateak, ekainaren 5eko 68/2023 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio Alicia Beizama Rezabalek eta Joseba Madariaga Arocenak sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFL) 96.3. a) eta c) artikuluetan xedaturiko lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, UB5 unitateko hiri-jarduketako plan bereziari atxikia.

LAHFLren 25. artikuluan xedaturikoari jarraiki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, espedientea jendaurrean paratuko da hogei egun balioduneko epean, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2023ko ekainaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2308839