2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2023an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 701312.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/701312).
Xedea. deialdi honen xedea da Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:
1,1. Kultur jarduerak:
dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:
–Lizarrako herriko elkarteek aurrera eramaten dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.
1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.
Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazioetan erabil dezaten.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 2.000 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.
Laguntzak eskatzeko epea: 2023ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
Onuradunak. Deialdiaren xedean zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatutakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2023ko ekainaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2308862