2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Zigako 5. poligonoko 388. eta 385. partzeletan plan berezi independentea. Hasierako onespena
Baztango Udalak 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 24. puntuan hasiera batez onetsi zuen Santiago Ibarra Ibarrak sustatutako plan berezi independentearen proiektua, Zigako (Baztan) 5. poligonoko 388. eta 385. katastro-partzeletan turismo-ostatuen multzoa ezartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L2308844