126. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Eguesko 12. poligonoko 485. lurzatian (I.11 irlaren zati bat). Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko otsailaren 21eko bilkuran hasiera batez onetsi zela xehetasun-azterketa bat, Eguesko 12. poligonoko 485. lurzatirako (I.11 irlaren zati bat), Mendizaldu SLk sustatua. Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2309008