51. ALDIZKARIA - 2022komartxoaren11

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Pablo Roncal Los Arcos jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, kargutik kentzen duena.

18/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Miguel Moreno Ariztegui jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi izendatzen duena.

45E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

61E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, xedatzen duena kargutik kentzea Jesús Manuel Carpintero Navarro jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, berak eskatu baitu.

62E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Yolanda Martínez Cámara andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile izendatzen duena.

236E/2022 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Yolanda Martínez Cámara andrea, Zarrakazteluko OOLTko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

AKATS ZUZENKETA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 275E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita zuzendaritza horretako titularra ordezteko araubidea, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 276E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako titularra ordezteko araubidea, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

370/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita goi mailako kirol teknikariaren hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana. Honen bidez dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi bat onesten da nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. DDBN identifikazioa: 610953.

24E/2022 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi hau eta berau zuzenduko duten oinarriak: “Dirulaguntzak, 2022. urtean Pirinioetako Planaren lurralde eremuan ekintzak egiten dituzten elkarteentzat”. DDBN identifikazioa: 611088.

1445/2021 Ebazpena, abenduaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, graduatu ondokoentzako beka bat emateko deialdia onesten duena. Beka Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko da, arlo hauetako goi mailako teknikariaren tituluarekin: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoa, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat. DDBN identifikazioa: 604280.

1.7. BESTELAKOAK

88/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez indarrik gabe gelditzen baitira 7 pertsonari egindako emakiden adjudikazioa, egin zitzaizkienak Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larre azaleren NPEren 2021eko kanpainarako adjudikazioan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 99/2021 Ebazpenaren bidez.

47E/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Arguedasko udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Integraciones Porcinas Javi Jimenez SL da.

105E/2022 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen baimen integratua ematen diona Tafallako udal-mugartean dagoen pentsu-fabrikaren instalazio bati. Instalazioaren titularra Navarpienso SL da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Prozeduraren nahitaezko fasea funtsezko aldaketa egiteko ingurumen baimen integratuan eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntean. Sustatzailea Hydro Extrusion Spain SAU da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzain-agentearen izendapena

LIZARRA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko arkitektoaren lanpostu bat. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

LAKUNTZA

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

IRUNBERRI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez

IRUÑA

Deialdia, gizarte-langileen 30 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

TUTERA

Deialdia, gizarte-langilearen sei lanpostu (B maila) betetzeko lekualdatze-lehiaketa bidez

EGUESIBAR

Deialdia, langileriaren administrazioko teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Larreen aprobetxamendua (bazkalekuak), herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

AÑORBE

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 1. poligonoko 5. lurzatian.
Behin betiko onespena

ARELLANO

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

BEINTZA-LABAIEN

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

DEIKAZTELU

Ordenantza, Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzeko arauak ematen dituena. Behin betiko onespena

DONEZTEBE

Plan partziala UN-9 unitatean. Behin betiko onespena

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

LIZARRA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguia industrialdeko 6.3 lurzatiari

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ilurdozko 6. poligonoko 243. lurzatian.
Behin betiko onespena

Alkatearen ordainsaria

FONTELLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko 12.10 eta 12.11 jarduketa unitateetako berdegunearen berrantolaketa aldatzeko. Behin betiko onespena

FUNES

Jarduera-lizentzia. Baimena

GALAR

Jarduera-lizentziari uko egitea

MILAGRO

2022ko zerga-tasak

TEBAS

Jendaurrean jartzea Tebasko Kontzejuaren lokalak erabiltzeko erregelamendua

VIANA

Ordenantza orokorra, dirulaguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena Vianako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Vianako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Allozko 6. poligonoko 39. lurzatian.
Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Hasierako onespena

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

AOIZ

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes

CASCANTE

Modificación catastral por cambio de titularidad

HUARTE

Periodo de pago voluntario del impuesto municipal de circulación de 2022