51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauaren aldaketa.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2203118