51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

45E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen azkeneko berrikuntza partziala Osasuneko kontseilariaren urriaren 4ko 235E/2021 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak egindako txostenean proposatzen da partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, ezarrita dagoena Osasuneko kontseilariak urriaren 4an emandako 235E/2021 Foru Aginduaren bidez, José María López-Picazo González jauna sartu baitzen, Marta Santisteban Eslava andreak bere borondatez kargua uztea eskatuta sortutako lanpostu hutsa betetzeko.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, ezarrita dagoena Osasuneko kontseilariak urriaren 4an emandako 235E/2021 Foru Aginduaren bidez; hala, kargutik kentzen da Marta Santisteban Eslava andrea, batzorde horretako kidea, eskerrak emanda haren arreta eta zerbitzuengatik, eta José María López-Picazo González jauna izendatzen da batzorde horretako kide.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak kide hauek ditu orain:

Batzordeburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Batzordeko buruordea: Raquel Astiz Lizarraga andrea.

Batzordeko kide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Batzordekideak: Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

Nerea Egués Olazábal andrea.

María Marcos Jubilar andrea.

Isabel Gil Aldea andrea.

Aurora Lozano Suárez andrea.

Alicia Resano Gurpegui andrea.

Francisco Javier Basterra Gortari jauna.

José María Ayerra Lazcano jauna.

Virginia Arrazubi Arrula andrea.

Amaya Echeverría Gorriti andrea.

José María López-Picazo González jauna.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2202741