51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 275E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita zuzendaritza horretako titularra ordezteko araubidea, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 276E/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako titularra ordezteko araubidea, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

Oharturik akats bat dagoela aipatutako ebazpenen testuan, argitara emandakoan, kudeaketa unitateak Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidalitako testua oker zegoelako, argitalpen honen bidez zuzentzen da sinatzailearen izenari dagokion akats hori bi ebazpenetan:

Bi ebazpenen sinaduran, honakoa dioen tokian: “Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti”, esan behar du: “Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu”.

Iruñean, 2022ko martxoaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2203323