51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko 12.10 eta 12.11 jarduketa unitateetako berdegunearen berrantolaketa aldatzeko. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko antolamendu xehatua aldatzeko, 12.10 eta 12.11 jarduketa unitateei dagokienez.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202834