51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatearen ordainsaria

Esteribarko Udalak, 2022ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenengoa.–Aldatzea alkateak arduraldi esklusiboan karguan aritzeagatik jasotzen duen ordainsari gordina: urteko 38.360,32 eurokoa izatetik 40.407,02 eurokoa izatera pasako da.

Bigarrena.–Ezarritako ordainsaria hileko hamalau soldata berdinetan banatzea.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea erabaki hau, zeina aplikatuko baita atzeraeraginez, 2022ko urtarrilaren batetik hasita.

Esteribarren, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2203116