51. ALDIZKARIA - 2022komartxoaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Beintza-Labaiengo Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondorengo oihan loteen aprobetxamendua esleitzeko:

–1. lotea:

  • Parajea: Artxinga, Intxuso.
  • Espeziea: F. sylvetica.
  • Bolumena: 3.432,81 m³ (1.544,76 m³ zur eta 1.888,04 m³ enbor txiki).
  • Lizitazio prezioa: 65.233,36 euro, BEZa kanpo.

–2. lotea:

  • Parajea: Asura.
  • Espeziea: Larix kaempferi (alertzea).
  • Bolumena: 3.562,15 m³ (1.804,69 m³ zur eta 1.757,46 m³ enbor txiki).
  • Lizitazio prezioa: 55.567,56 euro, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bideren bidez: behin-behineko fidantza %2koa dela egiaztatzen duen gordekinarekin eta klausula arautzaileen agirian jasotako dokumentazioarekin batera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiriak Nafarroako Gobernuaren Plataforma Lizitatzailean edo Beintza-Labaiengo Udalaren Idazkaritzan ikusgai daude edozein interesdunen eskura.

Beintza-Labaienen, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2202904