51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, gizarte-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 18an hartu erabakiaren bidez, onetsi da deialdi bat, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, gizarte-langilearen lanpostuan (B maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es eta http://www.zizurmayor.es/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Zizur Nagusian, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2202632