51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, langileriaren administrazioko teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Deialdia argitaratu zen 2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai bakarra aurkeztu da, eta hori onartu da. Beraz, ez dago izangai bazterturik, eta deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, Alkatetzaren 2022ko martxoaren 2ko 691/2022 Ebazpenari jarraikiz:

1. Behin betiko onesten da izangai onartu eta baztertuen zerrenda hau:

–Onartuak:

M.ª TERESA OSTA PETEIRO

2. Probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatzen dira:

Tokia: Eguesibarko Udaleko batzorde aretoa.

Eguna: 2022ko martxoaren 30a.

Ordua: 9:30ean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2203161