51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Añorbeko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Añorbeko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak). Era berean, iragarki hori txertatuko da Añorbeko Udalaren iragarki-taulan, webgunean eta egoitza elektronikoan.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da kontsultatzeko udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean edo egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Añorben, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2203272