51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Miguel Moreno Ariztegui jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko otsailaren hogeita hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Miguel Moreno Ariztegui jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi izendatzea, 2022ko otsailaren 24tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2202739