51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aranbeltzako 29 zenbakidun fazeriak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

ESPEZIEA

ALDERDIA

ESTEREO KOPURUA

BOLUMENA GUZTIRA

(m³)

ZURAREN BALORAZIOA

(euroak)

Larizio pinua (Pinus nigra)

Aranbeltzako fazeria, 1. poligonoko 2B, 4A, 5A eta 9A katastro-lurzatiak

4.031 bakantze mistoa eta 4.211 arraseko mozketa.

5.391

41.470

–Mozketa mota: bakantze mistoa eta arraseko mozketa.

–Jarduketaren azalera: 71,42 ha, bakantze mistoa, eta 37,33 ha, arraseko mozketa.

–Prezio horietan ez da sartu BEZa.

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Eskaintzak aurkeztea: Arellanoko udaletxean aurkeztuko dira, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte).

Eskaintzak irekitzea: irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 10:00etan.

Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Arellanoko Udaleko Idazkaritzan daude (El Parral plaza, 4, 31263 Arellano) edo web-orri honetan:

www.villadearellano.org

Arellanon, 2022ko otsailaren 28an.–Lehendakaria, Francisco Javier Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202960