51. ALDIZKARIA - 2022komartxoaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Yolanda Martínez Cámara andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Yolanda Martínez Cámara andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2022ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2202753