51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Lakuntzako Udalak, 2022ko urtarrilaren 24an egin bilkuran administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Hona haren oinarriak:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lan-kontratudun finko bilakatuko da, Gizarte Segurantzan kidetuko da eta bertan alta emanen zaio.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategineko D mailari edo taldeari dagokiona izanen du urteko lansari gordina, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Lakuntzako Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Izendatuaren lanak eta eginkizunak deialdiko mailari nahiz kategoriari eta eskaturiko ikasketei dagozkionak izanen dira. Lan eta eginkizun horien artean izanen dira jendeari harrera egitea, ordenagailuak, pantailak eta terminalak erabiltzea eta, eskuarki, esleitzen zaizkion administrazioko eta antzeko eginkizun guztiak, bere lanpostuko eginkizunen barnean.

Zehazki, bere ardurakoak izanen dira Lakuntzako Udalean Administrazio elektronikoa ezartzearen ondorioz sortzen diren edo horrekin zerikusia duten administrazio lanak. Udalaren eta Udalari zerbitzu informatikoa ematen dion entitatearen arteko bitartekaria izanen da ondokoekin zerikusia duten gai guztietarako: Udalaren egoitza elektronikoa, erregistro elektronikoa, iragarki ohola, herriko bizilagunekiko eta oro har herritarrekiko harremanak Udalaren webgunearen eta egoitza elektronikoaren bidez, posta elektronikoa eta egoitza horren bidez ematen diren gainerako zerbitzuak. Halaber, haren eginkizuna izanen da herritarrei arreta eskaintzea aipatu tresna elektronikoen bidez, dokumentuen digitalizazioa eta artxibo informatikoa edo espedienteei atxikitzea, eta espediente elektronikoen tramitazioa, betiere haren kategoriari dagozkion lan eta eginkizunak badira.

1.6. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin itxaron zerrenda bat osatuko da, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar ote dituen. Halakoetan, hautaprobak gainditu dituzten izangaien arteko puntuazio ordenari hertsiki lotuz eginen da kontratazioa.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea edukitzea, eta adinez nagusi izatea.

b) Gutxienez, Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisikoa nahiz psikikoa izatea.

e) Hizkuntza Eskolaren batek emandako gaitasun agiria izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulazio bat; bestela, izangaiak hizkuntza maila aski baduela zehaztuko duen proba gainditzea. EGA maila edo horren parekoa eskatuko da.

Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

Euskaraz badakiela frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bestela, proba bat gainditu beharko du, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lakuntzako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken eguneko 14:00ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Izangaiek, eskabidearekin batera, azterketa eskubideengatik 10 euro ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuko du; Lakuntzako Udalak Lakuntzako sukurtsaletan (Nafarroako Kutxan, Rural Kutxan (Uharte Arakil) edo Euskadiko Kutxan) dituen kontu korronteetan ordainduko da dirua.

3.3. Izangaiek, eskabidearekin batean, nortasun agiri nazionalaren kopia erantsi beharko dute, baita lehiaketaren baremorako alegatzen diren merezimendu guztien jatorrizko agiriak. Lan egindako urteak baloratzea nahi izanez gero, langile denboraren frogagiria aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzak emana.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondoren, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du, probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adierazita.

5.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza, Lakuntzako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Aitor Garcia Monfort, Lakuntzako Udaleko alkateordea.

1. mahaikidea: Sergio Goikoetxea Berjera, Lakuntzako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Rita Torrico Muñiz, Lakuntzako Udaleko zinegotzia.

2. mahaikidea: Aintzane Erdozia Razkin, Arbizuko Udaleko administrari ofiziala.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

3. mahaikidea: Sakanako Mankomunitateak izendatutako pertsona.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

Mahaikide-idazkaria: María Barkos Berruezo, Lakuntzako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Itziar Etxegarai Ugarte, Arbizuko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da, eta gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da eraketak eta jardunak balioa izan dezaten.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.–Euskara proba.

6.1. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako gaitasun agiririk edo horren baliokiderik ez duten izangaiek euskaraz badakitela egiaztatu beharko dute oposizio-lehiaketa hasi baino lehen. Horretarako, Sakanako Mankomunitateko euskara teknikariak (edo hark eskuordetutako pertsona) zehaztutako proba eginen dute, eta horretan gai edo ez-gai kalifikazioa emanen da. EGA maila edo horren parekoa eskatuko da.

6.2. Proba hori bukatutakoan, gai kalifikazioa lortu dutenak edo gaitasun agiria nahiz baliokidea dutenak oposizio-lehiaketako ariketak egiten hasiko dira.

7.–Oposizio-lehiaketa nola eginen den.

Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketa aldia lehenbizi eta oposizio aldia gero.

8.–Lehiaketaldia.

8.1. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak izan beharko dute, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

8.2. Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoaren arabera:

Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

a) Azken bost urtean administrari laguntzaile lanetan aritu izana:

–Udal batean: 4 puntu, urtean.

–Toki administrazioko beste entitate batzuetan: 2 puntu, urtean.

–Beste administrazio publiko batzuetan: puntu 1, urtean.

–Enpresa edo entitate pribatuetan: 0,5 puntu, urtean.

Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Atal honetako puntuazioa 20 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Aurreko bi ataletan aurreikusi merezimenduak zenbatzeko, betiere lehiatzaileak lan egin duen enpresaren edo administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko direnak, kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzu aldiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baizik ez dira zenbatuko denbora tarte horretarako.

Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, behar den proportzionalitatea aterako da, eta hura hileko osoetan kalkulatuko da eta kontuan hartuko dira gutxienez ere hileko osoa frogatzen duten kasuak.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da. Lanaldia osoa izan ez bada, zerbitzuen iraupenarekin batera lanaldi mota ere zehaztu beharko da.

b) Bete beharreko lanpostuarekin eta toki entitateen kudeaketarekin loturiko prestakuntza ikastaroak. 0,05 puntu emanen dira, prestakuntza ordu bakoitzeko. Atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez ere.

8.3. Lehiaketa aldia bukatuta, epaimahaiak Lakuntzako Udalaren iragarki oholean agertuko du izangaien zerrenda, eskuratzen dituzten puntuazioekin batean.

9.–Oposizioaldia.

9.1. Plika itxien bidez eginen da oposizio aldia, eta ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: ariketa teorikoa, test modukoa izaten ahalko dena, II. eranskinean dauden gaiekin zerikusia duena.

–Bigarren ariketa: praktikoa; hainbat dokumentu egin beharko dira, udal bateko administrari laguntzailearen lanpostuan egin behar izaten direnetakoak, gehienez ere ordu batean.

–Hirugarren ariketa: proba informatikoa; Office 2016 aplikazioen ezagutzari buruzko probak barne hartu ahal izango dituen suposizio praktiko bat edo gehiago: Word, Excel eta ariketaren gehieneko Iraupena, ordu eta erdi.

9.2. Oposizioko ariketen balorazioa:

–Lehen ariketa: gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak puntu 1 izanen du eta erantzun oker bakoitzari 0,20 puntu kenduko zaio.

–Bigarren ariketa: gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Hirugarren ariketa: gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

9.3. Deialdi bakarra izanen da probetarako, eta haietara izangaiek nortasun agiri nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9.4. Eskabidean eskatuz gero, ahal diren egokitzapenak eginen dira denbora eta baliabide aldetik minusbaliotasuna dutenentzat, probak egiteko.

9.5. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak Lakuntzako Mankomunitatearen iragarki oholean erakutsiko du izangaien zerrenda, haien kalifikazioekin batean, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

10.–Gainditzen dutenen zerrenda.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, Lakuntzako Udalaren iragarki oholean, eta puntuazio handiena ateratzen duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena, igorriko dio Lakuntzako Udaleko alkate udalburuari.

10.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean:

a) Eskatzen den titulazioaren fotokopia egiaztatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

10.3. Finkatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbestekoak salbu, interesdunek agiri horiek aurkezten ez badituzte, ezin izanen da lan kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, 9.1 atalean aipatu zerrendan hurrengoa den izangaia kontratatzeko proposatuko du Lakuntzako Udalak.

11.–Kontratazioa eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposatutako izangaiak. Aipatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badute, Lakuntza ibarreko Udalaren lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte eta deialdi honen aurreko oinarrian adierazi bezala beteko da lanpostua.

11.2. Lanpostuaren jabe eginik, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak kontratatu eginen du proposatutako izangaia, Lakuntzako Udaleko lan-kontratudun finko izan dadin.

11.3. Kontratazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

Administrazioekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurtsoa jarri zaion egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Gainera, epaimahaiaren erabakien kontra, posible da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Lakuntzan, 2022ko otsailak 7an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDF).

II. ERANSKINA

Programa

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2. gaia.–Administrazio elektronikoa. Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea. 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

3. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrak. Egitura. Nafarroako toki ogasunen baliabideen zerrenda eta sailkapena. Udal zergak. Tasak eta prezio publikoak.

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

5. gaia.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina.

6. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

7. gaia.–Nafarroako toki entitateen ondasunak. Kalifikazio juridikoa. Eskuratzea, defendatzea, begiratzea eta berreskuratzea. Inbentarioa, besterentzea eta kargatzea. Herri ondasunak.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoan onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L2203184