51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Larreen aprobetxamendua (bazkalekuak), herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Andosillako Udalak, 2022ko otsailaren 28an egin bilkura berezian, erabaki zuen prozedura abiatzea larreen aprobetxamendua (bazkalekuak) adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten interesdunek, eskatzen ahalko dute, eta horretarako eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dituzte, Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.

Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2022ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2203124