51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

88/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez indarrik gabe gelditzen baitira 7 pertsonari egindako emakiden adjudikazioa, egin zitzaizkienak Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larre azaleren NPEren 2021eko kanpainarako adjudikazioan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 99/2021 Ebazpenaren bidez.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez deklaratu zen Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ). Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.

Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre/baso baliabideak antolatzeko proiektua onetsi zen.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 99/2021 Ebazpenaren bidez, larre azalerak adjudikatu zitzaizkien Urbasa eta Andia ondare mendietako larreen erabiltzaileei NPEren 2021eko kanpainarako.

Aipatu ebazpenean adierazten denez, “egiaztatuko da interesdunaren jabetzako aziendak bazkatu direla adjudikaturiko azaleretan, eta, besterik frogatzen bada, adjudikazio hori eta deklaratutako azalera baliogabetuko dira”.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak egiaztatu duenez, abeltzaintzako ustiategi batzuk ez dira 2021ean Urbasa eta Andia mendietara igo.

Nekazaritza Zerbitzuak eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak emandako txostenak ikusi dira.

Horrenbestez, erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak (ebazpen horren bidez, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren esku uzten dira Ingurumeneko zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen),

EBAZTEN DUT:

1. Baliogabetzea Urbasa eta Andia ondare mendietako erabilera erkideko larre azaleren titular batzuei egindako emakiden adjudikazioa, I. eranskinean zehazten diren horiei egina, alegia.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Nekazaritza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 23an.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

I. ERANSKINA

Urbasa eta Andia mendietako larreen 2021eko kanpainarako emakida kentzen zaien titularrak

KANPAINA

NANa

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

HASIERAN ADJUDIKATUTAKO AZALERA

BUKAERAN ADJUDIKATUTAKO AZALERA

2021

***1193**

MARTINEZ

ANDUEZA

JOSE LUIS

4,30

0

2021

***4919**

IRIARTE

ASTIZ

JESUS MARIA

1,53

0

2021

***0650**

GOÑI

ECHEVERRIA

SATURNINO

3,57

0

2021

***1759**

IRIARTE

SAIGOS

LORENZO

7,14

0

2021

***3739**

RUIZ

MURGUIALDAY

SERAFIN

3,57

0

2021

***4046**

SATRUSTEGUI

GOLDARACENA

PEDRO MIGUEL

6,89

0

2021

***1298**

SAT 717 NA MORATIEL

10,20

0

Iragarkiaren kodea: F2202742