51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguia industrialdeko 6.3 lurzatiari

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguia industrialdeko 6.3 lurzatiari. AMMO OF MIG JIMENEZ SL enpresak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2203170