51. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Jendaurrean jartzea Tebasko Kontzejuaren lokalak erabiltzeko erregelamendua

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Tebasko Kontzejuaren lokalak erabiltzeko erregelamendua”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egun baliodunean Kontzejuko iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Erregelamenduaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2202708